Ohiko ikasturte politikoaren hasiera ekitaldia egin du Eusko Alkartasunak Donostian

Ekitaldi politikoaren hasierako ekitaldia egin du Eusko Alkartasunak Donostian, idazkari nagusia den Pello Urizarren hitzaldiarekin. Ekitaldia eta gero lunch baten inguruan bild uda militantzia. Gaurkotasun politikoaren gaiak errepasatu ditu Urizarrek bere diskurtsoan, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Ponentziari garrantzi berezia emanez. “Malgutasunarekin jokatzen jakingo dugu baina ez diegu printzipio politikoei uko egingo”, esan du Eusko Alkartasunako liderrak.

Erabakiaren legegintzaldian gaudela gogoratu du Urizarrek eta hala izan dadin ahalegin handia egin dela adierazi du. Ponentzian adostu den testuari buruz, hein handi batean EAJk eta EH Bilduk adostu duten dokumentuak ez dituela Eusko Alkartasunaren nahiak asetzen aitortu du: “Erabakitzeko eskubidean du oinarria eta egungo EAE eta Estatu espainioleko lurraldeen arteko berdintasunezko harreman konfederala ezartzen du”.

EH Bilduko legebiltzarkidea den Urizarrek gainontzeko talde politikoen jarrerari buruzko balorazioa egin du. Estatu mailako alderdiei buruz, “PSE eta PPk boto partikularra aurkezteko baino ez dute borondaterik agertu”, eta Podemosi buruz honakoa esan du: “Zaila da ulertzea DBE-ari buruz erabakitzeko subiranotasunaren alde egitea baina estatus politikoari buruz erabakitzeko ez”.

Akordio politikoa zabaltzeko jeltzaleak egiten ar idiren deiari buruz, horretarako prest dagoela adierazi du Urizarrek, baina era berean, “EAJko buruzagiek, Ibarretxe Plana dinamitatu zuten berdinak dira, eta ikusteke dago gure subiranotasunari buruzko erabakiak Madrilen esku uzteak dakarrenari buruzko lekzioa ikasi duten”.

“Erabakitzeko eskubideari buruz hitz egiten dugunean, pertsonek, jendarteak, eskatzen dutenari buruz ari gara: emakumeek, pentsiodunek, zaintzaileek, sorosleek, sindikatuek,… guztiek erabaki nahi dutela esan digute”, esan du Urizarrek. Kolektibo guzti horien eskaerak gauzatu ahal izateko, “legeak eta erakundeak beren zerbitzura jarri behar ditugu, eta guztien arteko sinergiak Euskal Herria sozialki justua eta politikoki askea lortzeko”.

Hauteskundeak

Datorren urtean egingo diren hauteskundeei buruzko erreferentzia eginda amaitu du Urizarrek bere hitzaldia. Hauteskundeek, neurri batean edo bestean, Euskal Herri osoan izango direla gogoratuz. Horregatik, “herri ikuspegitik abiatuta analisia egin beharko da, jendartearena urrean konpromisoak hartuz eta ezberdinen arteko akordioak bilatuz”.

Akordioak bilatu eta gehiengoak lortzeko esparruan “Iparraldeko gizarteak egin duena eredugarritzat” jo du Urizarrek: “ETAren armagabetzea errealitate izatea posible eginarazi dute, eta orain, bakegintzan dabiltza tinko eta fin. Bakea sendotzeko preso eta biktimen arloan ahalegina egin behar da”.

Nafarroan ere erronka esanguratsua izango dira hauteskundeak, aldaketari jarraipena eman behar baitzaio. Eta, ohartu du, EH Bildu gabe ez dago aldaketarik, “PSN, UPN bezain erregimena baita”.

Hemen duzu idazkari nagusiaren hitzaldi osoa:

Arratsalde on eta ongi etorri ikasturtea hasteko aukeratu dugun toki ezin hobe honetara.
Ikasturte berrirako indarrak batzeko eta erronka eta helburuak plazaratzeko balio izaten digu ekitaldi honek, baina zoritxarreko gertaeren aurrean, ezin gaitezke hauek salatu gabe geratu.
Aste honetan Uharten eraildako emakumeari eta Gasteizen hildako bi langileei buruz ari naiz.
Erronka asko ditugu aurrean, baina zalantzarik gabe gure herritarren bizitza eta segurtasuna bermatuko duen gizarte bat eraikitzea da garrantzitsuena. Matxismo eta prekarietate hiltzailerik gabeko gizartea erdietsi behar dugu. Pertsonak izan dira beti Eusko Alkartasunaren oinarri eta helburu, eta horrek gidatuko gaitu gaur eta etorkizunean ere.
Pertsonak ditugu buruan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugunean, pertsonak baitira erabakimena gauzatzea eskatzen dutena. Hor dauzkagu emakumeen, pentsionisten, gazteen, migratzaileen, zaintzaileen, sorosleen, sindikatuen edo eta beste talde sozial batzuen eskariak. Denak pertsonen bizitza kalitatea hobetzea helburu dutenak.
Nola, beraz, egikarituko ditugu eskari hauek? Eragile politiko garen heinean erakundeak eta legeak beraien zerbitzura jarriz.
Arlo desberdinetan aritzen diren eragileak badauzkagu Euskal Herrian. Batzuek gizarte mobilizazioa erabiltzen dute, beste batzuek lanketa akademikoagoa egiten dute, eta lan munduan aritzen direnak ere badauzkagu, beste batzuen artean. Guztien arteko sinergia aproposa bilatzea ezinbestekoa da, lan guzti hau atomizatu ez dadin, eta Euskal Herria sozialki justua eta politikoki askea lortzera bideratu dezagun. Gure betebeharra tresna legalak eta bide instituzionalak prestatzea da, eskaera horiei bide emateko.
Con el objetivo de aunar esfuerzos, voluntades y requerimientos para lograr una Euskal Herria socialmente justa y políticamente soberana, encaramos los retos para el curso político que hoy iniciamos. Un curso político que estará marcado por las diferentes elecciones que tendremos en primavera, que afectarán, de una manera u otra, a toda Euskal Herria, y que tenemos que aprovechar para reforzar el trabajo y cumplir los objetivos marcados.
Retos que, cómo no, están sujetos a la realidad de cada ámbito jurídico-político que compone Euskal Herria, porque si algo hemos tenido claro en Eusko Alkartasuna desde siempre es que construiremos país con la voluntad de las mujeres y hombres que aquí vivimos. Con miradas múltiples pero siempre con visión de País.
Realizando análisis con perspectiva de país, tomando compromisos ante la ciudadanía, priorizando los acuerdos entre diferentes y para finalizar, contando con el apoyo de la mayoría de la sociedad, que es, al fin y al cabo, la que tiene que decidir.
Las diferentes coyunturas que nos ha tocado vivir a lo largo de la historia han hecho que las realidades, los retos y los ritmos sean diferentes en Iparralde, en Nafarroa o en la Comunidad Autónoma Vasca, pero eso nunca ha sido obstáculo para Eusko Alkartasuna a la hora de definir objetivos de ámbito nacional. Hemos asumido que los pasos para cumplirlos se darán en base a las circunstancias y al apoyo social que en cada ámbito existan. Nuestro trabajo es mejorar la coyuntura y extender el apoyo social.
Creemos en el juego de mayorías y minorías. Sabemos que allí donde nuestro modo de concebir la sociedad esté en minoría tendremos que trabajar para que sea mayoritaria. Y también sabemos que donde hay una mayoría social que respalda nuestras propuestas estamos legitimados para llevarlas adelante. No solicitamos tener derecho a veto y tampoco se lo otorgamos a los demás.
Gehiengoak nola lortu, ondo baino hobeto erakutsi digu Iparraldeko gizarteak. Gehiengoen interesak batzen dituzten indarrak bilduta, Herri ikuspegitik dabiltza lanean. Horrela, erakunde propioa izatea lortu dute, 200 urte ezer izan gabe pasa ostean.
ETAren armagabetze eta desagerpena errealitate izatea posible eginarazi dute, eta orain, bakegintzan dabiltza tinko eta fin. Gogoratu behar dugulako, Etchegaray lehendakariak dioen bezala, “ez gaudela bake egoeran, bake bidean baizik”.
Bakegintzak sendotzea behar du. Horretarako biktimen aitortza eta presoen eskubideak landu behar ditugu. Bake egonkorra lortzeko, euskal erakundeen, eta frantziar zein espainiar gobernuen inplikazioa beharrezkoa da. Lanketa horrek bere fruituak ematen hasia da; hurbilketak, negoziaketak eta elkarrizketak. Eta Eusko Alkartasunaren aldetik, egin beharreko guztia egingo dugu inplikazio hau gerta dadin, beti egin izan dugun bezala.
Erakundetzearen atalean ere asko dago egiteko. Euskal Elkargoa lorpen oso garrantzitsua izan arren, gorputza eman behar zaio, edukiz bete. Daukan potentzial osoa atera behar zaio, ahaztu gabe Lurralde Kolektibitatea edo eta Departamentu propioa direla burujabetzaren sendotzean hurrengo pausoak.
Nafarroari dagokionez, erronka argia da: aldaketari jarraipena eman eta sakontzea. Aldaketa finkatzea.
Azken hiru urteak ez dira errazak izan aldaketaren kudeaketari dagokionez. Lau eragile politikok babestutako aldaketak esfortzu asko eskatu ditu, eta harrotasunez esan dezakegu EH Bilduk Herri ikuspegia mantendu duela. Aldaketa lehenetsi du eta horretarako malgutasuna eta eskuzabaltasuna izan ditu tresna nagusi.
Erregimenaren aldekoen erasoetatik aparte, laukotearen aldetik oldarraldi bat baino gehiago jasatea tokatu zaigu ere! Jakinik laukotearen alternatiba erregimena dela, akordioa mantendu eta sustatzea izan da erantzuna. Bai baitakigu UPN boteretik kentzeak soilik ez dakarrela aldaketa, izan ere PSN UPN bezain erregimen da. Eta baitakigu EH Bildu gabe, ez dagoela aldaketarik. Erantzukizunez jokatu dugu, eta espero dugu ardura hori beste indarrek mantentzea ere.
Más allá de los intereses particulares que durante esta legislatura han ido apareciendo, EH Bildu ha sabido jugar con cintura política y priorizar lo que de positivo tiene el acuerdo del cambio en Nafarroa.
Y en esas nos toca seguir también en este curso político, aunque la cercanía de las elecciones municipales y al parlamento no lo hará sencillo, tal y como ya lo estamos comprobando las últimas semanas, pero desde EA seguiremos fieles al cambio, y desde EH Bildu, con la responsabilidad de posibilitar el afianzamiento del cambio. Porque el cambio no es solo quitar a UPN del poder; El PSN es tan régimen como UPN, ¡ojo! Esperemos que otros partidos actúen con la misma responsabilidad, y que no se cieguen con la consecución de intereses partidistas.
Es mucho lo que hemos logrado con el compromiso entre diferentes; Nafarroa se merece un futuro más progresista, más euskaldun, más justa y más abierta y activa. Nosotras estamos dispuestas a seguir apuntalando estos cimientos.
EH Bilduk Nafarroan erakutsi du malgutasuna formetan, eta irmotasuna helburuetan, argi izanez benetan garrantzitsua dena, eta jokabide hori da EAk bere DNAn txertatuta duena.
Filosofia berarekin ari gara ere Euskal Autonomia Erkidegoan.
Legebiltzarrerako hauteskunde atarian hau erabakiaren legealdia izango zela aldarrikatu genuen, eta esfortzu berezia egingo genuela horrela izan zedin.
Bi urte geroago, aurrerapauso itzela lortu dugu;
Euskadik estatus berri bat izan dezan oinarriak onartu ditugu. Harrotasunez baina harrokeriarik gabe zeren emaitza ziurtatzeko, malgutasuna izan da hemen ere erabilitako tresna.
Analisi sakon batetik abiatuta proposamen bat jarri genuen mahai gainean, jakinik ere ez zela ez EAren eta ez EH Bilduren maximoetako proposamen bat.
Beste talde batzuek eginiko proposamenak onartu genituen adostasuna lortze aldera, eta ozta ozta izan zen arren, ikasturte hasieran hartutako konpromisoa bete dugu: oporraldi aurretik oinarrien txostena onartua izatea.
La implicación de los diferentes grupos políticos ha sido también claramente diferente.
El PSE y el PP dejaron muy claro desde el principio que ellos no se iban a esforzar en llegar a acuerdos si en las propuestas se recogían lo que ellos llaman “veleidades nacionalistas” y no mostraron más voluntad que la de presentar su voto particular.
En cuanto a Podemos hay que decir que quisieron hacer de puente para los socialistas y cuando comprobaron que estos no respondían comenzaron con una dinámica que tenía como fin justificar su postura negativa ante los textos trabajados y en alguno de los casos consensuados con ellos.
Finalmente, se mostraron dispuestos a contrastar y consensuar en el apartado de derechos y deberes y reconocemos que fue una aportación positiva. Lástima que los vértigos derivados de su dependencia respecto a Madrid hayan imposibilitado una mayor implicación por su parte. Eso de ser soberanos para decidir sobre la RGI, pero no para decidir sobre el estatus jurídico es un poco enrevesado. Y es que en 2018 negarse a avanzar en materia de autogobierno es negar la historia, la realidad y la oportunidad de avanzar hacia una sociedad más justa, más democrática y sobre todo más soberana; pero ante todo, es dar la espalda a las reclamaciones de la sociedad vasca. Podemos quiso cambiar la política, pero cuando les hemos puesto la oportunidad al alcance de la mano, les ha temblado el pulso. Y nosotros seguimos con la mano tendida; los asuntos sociales siempre han sido prioritarios para Eusko Alkartasuna, y ahí nos encontrarán.
En definitiva, la mayor parte del contenido del nuevo Estatuto ha sido consensuado entre EH Bildu y el PNV. Un contenido que se basa en el derecho a decidir y establece una relación confederal y de igual a igual entre los actuales territorios de la CAV y el Estado español. No colma nuestras aspiraciones pero sí es un claro avance y además permite realizar un recorrido que concita mayorías, que es al fin y al cabo la condición indispensable para poder avanzar.
La pregunta que más he tenido que oír respecto al PNV durante estos meses ha sido sobre cuándo se bajarían de la moto, cuándo optarían por cerrar un acuerdo con el PSE y pasarían de apostar por un nuevo estatus político a una mera reforma estatutaria, que es al fin y al cabo lo que quiere el PSE.
He de decir que hasta ahora el PNV ha cumplido lo comprometido, y en cuanto a las declaraciones realizadas por el lehendakari Urkullu sobre la necesidad de ampliar el acuerdo político, nosotros le respondemos que esa ha sido nuestra intención y petición durante el proceso de definición de bases y principios.
¿Quizás habría que preguntarle si para el acuerdo vamos a tener que renunciar al reconocimiento de Euskadi como sujeto político? ¿O quizás tengamos que renunciar al derecho a decidir?
Nos preguntamos si los dirigentes del PNV han aprendido la lección de lo que supuso dinamitar el llamado Plan Ibarretxe; si han aprendido lo que supone que Madrid decida sobre nuestra soberanía. Porque lo miembros de Eusko Alkartasuna lo sabemos muy bien y la ciudadanía vasca también.
Sabremos jugar con flexibilidad, pero renuncias políticas de ese nivel no vamos a aceptarlas.
Lagunok, bukatzen dut. Hauteskundeak proiektu politikoak aurrera eramateko tresna politiko ezinbestekoak dira. Ez dira bukaerako helburuak baina bai gizartearen babesa jasotzeko bitartekoak, helburuak posible izango diren esango digutenak.
Ikasturte honetan hiru mailako hauteskundeak izango ditugu, udal erakundetakoak, foru erakundetakoak eta Europako parlamentukoak. Badakigu erronka haundiak izaten direla berez baina oraingoan are haundiagoa izango da eta denon eskuartzea izango da beharrezkoa, herritarren zerbitzura dauden udalak lortzeko, Nafarroan aldaketa egonkortzeko, eta estatuen Europatik haratago, herri eta herritar guztiekiko abegikorra izango den Europa bat eraikitzeko; demokratikoagoa, pertsonak erdigunean jarriko dituena, eta aniztasun kulturala errespetatu eta bermatuko duena.
Lana egitea tokatuko zaigu baina horrek ez gaitu beldurtzen, Eusko Alkartasunaren proiektua martxan jarri genuenetik lanean gabiltzalako.
2019ko hauteskundeak garrantzitsuak izango dira Euskal Herriaren askapenerako mugarria izango direlako, Euskal Herriko askatasunera hurbilduko gaituztelako.
Bidean ikusiko gara!
Gora Euskal Herria askatuta