Joseba Azkarraga. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua. Ez da aurrekontuen blokeoa soilik. Batik bat
Legebiltzarrari egindako blokeoa da. Argi geratu behar da, iruzur eta nahasketarik
gabe, oposizioko alderdiek, PP, PSE eta Batasunak, bat egin dutela sistema demokratikoaren
oinarrizko erakundea, herritarrek aukeratutakoa, bere esku utzitako funtzioak
garatu ezinean uzteko. Begi-bistakoa da, beraz, popularrek eta sozialistek Batasunaren
laguntza dutela politika ez egiteko. Legebiltzarreko azken bi jardunaldiotan
—hilaren 14an, ostirala, eta hilaren 18an, asteartea— gertatu dena
ez baita politika.
Eusko Alderdi Jeltzaleko, Eusko Alkartasuneko
eta Ezker Batuko ordezkariak ez ditugu ikuskizun lotsagarri honen erantzule.
Alderdi horretako legebiltzarkideek garaiz erantzun zieten osoko bilkuren deialdiei.
Eusko Jaurlaritza ere ez dugu, inola ere, erantzule; izan ere, jaurlaritzak
bete egin baitzuen bere obligazioa, alegia: aurrekontuak —ez ahaztu osagai
sozial aurrerakoia hartzen dutela, dudarik gabe— bidaltzeko obligazioa.
Ganberako burua ere ez dugu egoera honen arduradun; izan ere, bere atribuzioak
era zilegian baliatuz eta legebiltzarreko jarduna bideratzen duen Araudia zuzen
interpretatuz, legebiltzarreko hiru taldeek aurkeztutako zuzenketak bozkatzeko
prozedura jakin bat ezarri baitzuen.
Non aurkitu, baina, gertatzen ari denaren erantzukizuna?
PP, PSE eta Batasunaren erabakian; euren indarrak batu baitituzte euren botoak
batzea saihesteko. Hiru horietatik inork ez dio besteari elkarri lagundu botazioetan,
hori bide bakarra izango baitzen Aurrekontuen Lege Proiektua itzultzera behartzeko.
Horregatik, hain zuzen, Ganberatik hanka egiten dute, azpikerian hanka egin
ere.
Euren jarrera lotsagarria zuritzeko azken egunotan
darabiltzaten argudio ezin defendatuzkoetatik harago jotzeko, beharrezkoa da
herritarrek ondorioak ateratzea. Horretarako, ezinbestekoa da gogoratzea zertarako
erabili zuten PP eta PSE alderdiek —Aznarrek atzerrira doanean egiten duen
moduan— azken hauteskunde-kanpaina: abertzaletasuna deabruaren pare jartzeko,
hain zuzen, eta, era berean, garai hartan PNV-EA koalizioko lehendakari gaia
zenari, Juan Jose Ibarretxeri, Herri Batasuna edo Euskal Herritarrok deitutakoari
buruzko iritzia eten gabe eskatzeko. Gogoratu behar da, orobat, Ibarretxek erantzun
ezin argiagoa eman ziela: inola ere, ez zuzenean ezta zeharka ere, ez zituela
erabiliko HBren botoak hautatua izateko. Gaur, berriro ere, Lehendakariak eta
berorri laguntzen dioten alderdiek, inolako dudarik gabe, errepi-katzen dute
ez dutela bilatuko, ezta egingo ere, inolako akordiorik Batasunarekin, orain
bezala jarraitzen duen bitartean, alegia, hel- buru politikoak lortzeko biolen-
tzia erabiltzea gaitzesteri uko egi-nez.
Hala ere, popular eta sozialistek, gobernu honen
fede demokratiko argia kolokan jartzen ausartzen direnak ere, bat egiten dute
Batasunarekin. Ez diot akordio bat landu dutenik; praktikan jartzen dutela egiaztatzen
dut. Hala, PP eta PSE alderdietako zenbait bozeramailek ganberan sartzea ala
ez, azken buruan, Batasunaren jarreraren baitan zegoela onartu du.
Egia biluz dezagun. Popularrek eta sozialistek
ezin dute ukatu giltzarria Batasunaren esku utzi dutenik. Izan ere, talde horrek
har ditzakeen erabakietan oinarritzen baitituz- te eurek hartu beharreko eraba-
kiak. Lehen, Ajuria Eneko atea gizaki bat hiltzeko arrazoiak badirela ukatzen
ez dutenen eskutik, zuzenean edo zeharka, gainditzeko auke- ra estigmatizatu
zuten. Gaur, ordea, talde berorri eman diote Legebil- tzarreko korridorean amarratu-
ta uzteko aukera. Erantzukizu- na mozorrotu nahian dabiltza, baina ez dago hori
estaltzen duen mozo-rrorik.

Jatorria: Eusko Alkartasuna