Jon Leza, Arabako batzarkidea eta EAkidea, Arabatrani buruzko ikerketaren ondorioak garatzeko eta Arabako nekazari eremuan garraio publikoa indartzeko Sustapen Ministerioa eta ADIF enpresa publikoarekin negoziatzeko eskatu dio Diputazioari gaurko Osoko Bilkuran.

Lezak defendatu duenez, “nekazari eremuko garraioaren gaia amaitu ezineko borobila da: jendea ez da herrietara bizitzera joaten garraio publikorik ez dagoelako edo ez dago garraio publikoa jendea ez delako herrietan bizi”. Podemos-Ahal Duguk Manzanosen garraio publikoa hobetu dadin eta Armiñonen mantendu dadin eskatzeko egin duen ekimenaren eztabaidan, Legutioko alkate ohiak gehitu duenez, “Arabako erakundeak kezkatuta daude herrien despopulazioarengatik eta beharrezkoa neurriak hartzea”.

Trenbidearen korridorea aprobetxatzea, egun dauden trenak baliatu eta horien ordutegiak ajustatzea, edo RENFEk eskaera bidezko geltokiak ezartzea bezalako neurriak defendatu ditu Lezak, baita tren eta autobusen ordutegiak koordinatzea ere.