Corazonistas eta San Viatoreko ikastetxeetan A eredua
kentzearen ondorioz PPko Nuevas Generaciones-ek egindako adierazpenen aurrean,
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasuneko gazteriak, zera adierazten dugu:
1. Hezkuntza ereduen inguruan intoxikazio mediatiko
izugarria izan den harren, semeentzat hezkuntza elebidunaren alde apostu egin
duten gurasoei zoriondu nahi ditugu.

2. NNGGen jokaera honek argi azaltzen du bere erakundea zein alderdia ezin dutela
jasan Euskal Herritarrek elebitasunaren alde egindako aukera, baita ere azaltzen
dute beraientzat Euskalherri euskaldun bat izatearen kezka lotsagarria.

3. Beraiek Aeredua kentzeko presioak egon direla salatu dute; gure ustez honek
aitzakia bat besterik ez da, euskara hizkuntza inposatu bat bezala aurkezteko
eta honen aurrean esan nahi dugu herri honetan mendeetan zehar inposaturiko
hizkuntza bakarrak epainola zein frantsesa izan direla.

4. NNGGek elebitasuna lortzeko beste plan alternatiborik izango balu, argi azaldu
dezala, beraien patriotismo konstituzionalean oinarritzen den eredu elebakarra,
eredu kultural espainiar inposatzailearen alde apustu egin ordez.

5. Gazte Abertzaleak Euskalherri osoarentzat elebitasunaren alde apustu zuzena
egiten dugu, eta posible balitz ere, trilinguismoaren alde, Euskalherriaren
mestizai zein aniztasunaren islada izan dadin

Jatorria: Eusko Alkartasuna