Euskal Trenbide Sareak eta Gasteizko Udalak, Gasteizko tranbia Salburuara luzatzeko obren bigarren fasea finantzatzeko eta gauzatzeko egindako hitzarmena berresten duen foru arau proiektua bozkatu du Arabako Batzar Nagusiak.

EH Bilduk kontra bozkatu du eta bere izenean Antxo Belakortuk hartu du hitza. Belakortuk esan du EH Bilduk “Udalean onartutako pakete osoa“ nahi duela. “Ez gaude Zabalganako bizilagunak ahazteko prest, eta ez gaude hiriarentzako proiektu eraldatzaileari uko egiteko prest”.

Antxon Belakortuk azpimarratu du “mugikortasun akordioak zabalak” izan behar direla, “hiriaren eraldatzaileak direlako”.” Mugikortasunean Gasteizek duen arazoa, erdialdetik, ekialde-mendebaldeko lotura da. Era honetan hiriak ezin izango du arazo hau konpondu eta proiektu eraldatzailea bat izan“.