Gaurkotasuna
HDP alderdi kurduaren jazarpen politikoa berehala bukatzea eskatu dio Erdogani Eusko Alkartasunak
Eusko Alkartasunatik gure babesa eta elkartasun osoa adierazten diogu kurduen Turkiako Alderdi Demokratiko Popularrari (HDP). Herri demokratiko eta plurala, librea eta bidezkoa lortzeko bere asmoa eta borrokarekin bat egiten dugu. Generoen arteko eta Turkiako talde etnikoen arteko berdintasuna nagusi den gizartea eta ingurumena errespetatzen duen herria ere aldarrikatzen duen alderdia. Gaur gaurkoz Erdoganen erregimen autokratikoaren...
Eusko Alkartasunaren Batzar Nazionalak Gasteiz, Bilbo eta Donostiako tokiko koordinatzaileak aukeratu ditu
• Antxon Belakortu (Gasteiz), Galder Agudo (Bilbo) eta Mikel Osinalde (Donostia) dira. Eusko Alkartasunaren Batzar Nazionalak atzo aukeratu zituen Gasteiz, Bilbo eta Donostiako koordinatzaileak, Antxon Belakortu, Galder Agudo eta Mikel Osinalde, hurrenez hurren. Erabakia Eusko Alkartasunak azaroan egin zuen Kongresu Nazionaletik eratorritako Batzar Nazional berria eratzeko bilkuran hartu zen. Kongresuan bertan gehiengo osoz onartutako...
Eusko Alkartasunak larunbatean euskal presoen giza eskubideek aldarrikatzeko Bilboko kaleak betetzeko deialdia egin du
Alderdiaren arduradun nagusiak bertan egongo dira Eusko Alkartasuna aurten ere Sarek Herritarrak antolatutako manifestaziorekin bat egiten du, euskal presoak urruntzeko politikak buka ditzaten ozen eskatzeko. Bizikidetza osoa izan dadin, ezinbestekoa da, halaber, Espainiako Gobernuak sakabanaketarekin amaitzea eta pertsona horien giza eskubideak errespetatzea. Haien urraketa senideei ere eragiten dien zigor berezia da. Alderdiko arduradun...
Auzitegi Gorenak Eusko Alkartasunak primariak errepikatzeko betebeharraren aurka aurkeztutako bi errekurtsoen tramitazioa onartu du
Alderdiaren zuzendaritzak behin eta berriz dio prozesua barne-araudiak ezartzen dituen baldintzak jarraituz egin zela Auzitegi Gorenak jakinarazi berri du Eusko Alkartasunak, Arabako Probintzia Auzitegiak ezarritako alderdiaren primariak errepikatzeko betebeharraren aurka aurkeztu zituen bi errekurtsoak tramitatuko dituela. Autoaren arabera, Arabako Auzitegiak bigarren auzialdian emandako epaian “prozesuko eta kasazioko arau-haustea” egon zela...
Eba Blanco Idazkari Nagusia hautatu du Eusko Alkartasunaren Nazio Biltzarrak
Zuzendaritza Nazionaleko gainontzeko karguak izendatzeaz gain, ildo politikoa eta estatutuak onartu ditu bertan Eusko Alkartasunak azaroaren 19ko eta 20ko asteburuan Bilbon egin zuen ezohiko Nazio Biltzarrak Eba Blanco alderdiko idazkari nagusi izendatu zuen, bertaratutako ordezkarien botoen %93,2rekin. Maider Otamendi, Antolakuntzako arduraduna; Asier Gómez, Komunikazioko arduraduna; Nerea Martínez Cerrillo, Finantzetako eta Hauteskunde...
Eusko Alkartasunaren Biltzar Nazionalak idazkari nagusiaren kudeaketa onartu du aurkako botorik gabe
Alderdiaren estatutu berriek eta txosten politikoak konpromisarioen ia %90ren babesa jaso dute Eusko Alkartasunaren Ezohiko XIV. Kongresu Nazionala gaur goizean hasi da Bilboko Euskalduna Jauregian, kongresuko mahaia eratuz eta idazkaritza nagusiaren kudeaketa onartuz. Eba Blancok idazkari nagusi gisa egindako kudeaketaren defentsa egin du eta aurkako botorik gabe onartu da. Aldiz arratsaldean, biltzarreko osoko bilkurak estatutu berriak onartu...
Epaitegiek berriro gaitzetsi dituzte Eusko Alkartasunaren Biltzarraren aurka eskatutako kautelazko neurriak
“Behin betiko alderdiaren proiektu politikoan lan egitea nahi dugu, eta ez egunero azpikoko juridikoetan korapilatuta ibiltzea”, eskatu du Eba Blanco idazkari nagusiak Gasteizko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak berriro eman dio arrazoia Eusko Alkartasunaren zuzendaritzari, ez baititu onartu Bilbon asteburu honetan egingo den Biltzar Nazionalaren aurka sektore kritiko deritzonak eskatutako kautelazko neurriak. Beraz, Biltzarra legezko berme...
Eusko Alkartasunaren afiliazioaren gehiengoak biltzarraren prestaketa prozesuan parte hartu du
Eusko Alkartasunaren afiliazioaren gehiengoak azaroaren 19an eta 20an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den ezohiko Biltzar Nazionalaren prestaketa prozesuan parte hartu du. Tokiko Batzarren %100 deitu dira eta %64,3 egin dira, bertan 157 konpromisario aukeratu direlarik. Aukeratutako konpromisarioak hautatu zitezkeenen %63 dira. Otsaileko Biltzar Nazionaleko bozketetan 135 pertsona parte hartu zuten. Beraz, azaroan parte hartzea handiagoa...
Eusko Alkartasunak Kurdistaneko Emakume Askeen Mugimenduaren (TJA) kongresuan parte hartu du
Eusko Alkartasunak (EA) Emakume Askeen Mugimenduak (Tevgera Jinên Azad, TJA) asteburu honetan Batmanen (Ipar Kurdistan) “Emakumeok faxismoaren aurka antolatzeko eta askatasunaren bila jarraitzeko prest gaude” lelopean egin duen kongresuan parte hartu du. Europako Aliantza Libreko (EFA) presidentea eta EAren nazioarteko harremanetarako idazkaria den Lorena Lopez de Lacalle biltzarrean izan da, Erdoganen gobernuaren errepresioaren eta...
EAren Kontseilu Nazionalak ezohiko biltzar presentziala egitea proposatu dio Batzar Nazionalari barne karguak berritzeko dagoen legezko eginbeharra betetzeko
Eusko Alkartasunaren Kontseilu Nazionalak ezohiko biltzar presentziala egitea proposatuko dio Batzar Nazionalari. Horrela, barne karguak berritzeko Alderdien Legean dagoen eginbeharra beteko da eta alderdiaren egonkortasuna eta gobernagarritasuna bermatzeko balioko du, alderdiaren aurka hainbat afiliatuk sustatutako prozesu judizialen ondorioz egungo zuzendaritzak bizi duen iragankortasun-egoerari aurre eginez. Eusko Alkartasunaren Batzar...