When:
19 Otsaila, 2022 – 20 Otsaila, 2022 all-day
Alkar Zainduz, EAren XIII Nazio Biltzarra

Deialdia eta epeak:

- Batzar Nazionalak, 2021eko uztailaren 14an, XIII. Ohiko Nazio Biltzarraren onartu du. Biltzarra 2022ko otsailaren 19 eta 20 eta martxoaren 5 eta 6an ospatuko da.

- Afiliatu bakoitzak zentsuan sartuta dagoen egiaztatu ahal izango du, lurralde-egoitza bakoitzeko antolamendu-arduradunekin edo tokiko koordinatzailearekin harremanetan jarrita, eta erreklamazioa aurkeztu ahal izango du, banaka, helbidera idatziz.

Bertan, gutxienez, honako hauek agertu beharko dira: izen-deiturak, NAN zenbakia, eguneratutako NANaren kopia, telefono mugikorraren zenbakia, harremanetarako helbide elektronikoa, jaioteguna, bizilekua edo toki erakundea eta kontu korrontearen zenbakia.

Posta elektronikoz bidali ezin bada, interesdunak harremanetan jarri beharko du 945 232 762 edo 658 733 829 telefonoetan.

- Biltzar-erroldan sartuta dauden afiliatuek beren Tokiko Batzarra egin baino hiru egun lehenago aurkeztu ahal izango dituzte ponentzien zuzenketak, eta beren Tokiko Koordinatzaileari aurkeztu ahal izango diote konpromisario-kandidaturaren onarpen sinatua dagokion Tokiko Batzarra egin baino 24 ordu lehenago.
Estatutu ponentzia eta ponentzia politikoa:

Web orriko ‘dokumentazioa’ atalean daude eskuragarri, eta baita HEMEN klikatuz ere. Hala ere, afiliatu bakoitzak estatutu- eta politika-txostenak eska ditzake, lurralde-egoitza bakoitzeko antolamendu-arduradunekin harremanetan jarrita.