Hezkuntza Sailak ahotsarekin zerikusia duten patalogien prebentzioa xede duten ahots-heziketako ikastaroak eskaintzen die irakasleei. Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa Saileko Osasun Zerbitzuak 1993az geroztik dihardu gure Autonomia
Erkidegoan, Lan Arriskuen Prebentziorako Legea (1995) argitara azaldu baino
lehen, ahotsaren patologiei aurrea hartzeko lanean.
Irakaslegoaren
lan-absentismoari buruzko urteroko ikerketa epidemiologikoetan fonazio-nahasketek
azaldutako eraginak eta gure Medikuntza Zerbitzuen eguneroko esperientziak,
urtero eta Lurralde Historiko guztietan errepikatzen den eredu bat badagoela
agerian utzi dutelarik, funtsean, hiruhilekoa aurrera doan heinean ahots-arazoak
areagotzen direla eta oporraldian gutxitu egiten direla eman dute aditzera.
Bizkaian, adibidez, 1997/1998 ikastaroan, 12.076 irakasleren artean 279 nahaste
erregistratu ziren, 13.360 baja-egun sorraraziz, hau da, izandako baja guztien
%6,33. Nahaste hauengatik
Ahots-teknika egokiak
nahaste hauei aurrea hartu dakiekeela kontuan izanik, Araban 1993az geroztik,
eta gero Euskal Herri osoan, gai horretan adituak diren teknikariek ematen dituzten
ahots-heziketako ikastaroak egiten dihardugu.
Ahotsa ezagutu
eta zaintzea
Ikastaroen helburu
orokorra da, ahalik eta irakasle edo irakaskuntzarekin zerikusia duten langile
gehienek ahotsaren, bere erabileraren eta patologoa jakin batzuei aurrea hartzearen
inguruan oinarrizko ezagupena beregana dezaten.
Zehazki esanda,
arnasten irakasten zaie, hau da, laringearen nekerik gabeko arnas erlaxatu eta
sabelekoari eusten. Honen xedea, euren ahots-aparatua lan-arlo horretan bete
behar dituzten zereginek (ipuinak kontatzeak, abesteak, irakasgaiak esplikatzeak…)
eskatzen dizkien premietara egokitzean datza.
Ahots-higienerako,
eta ahotsaren erabileran arreta espezializatua eskatzen duten alarma sintomak
antzemateko, oinarrizko neurriak ere ematen zaizkie ezagutzera.

Teoria eta praktika hezkuntzaren alorreko prebentzioaren zerbitzuan
Gorputz-jarrerak,
arnasak, aparatu igorleak eta erresonantzia-barrunbeak eragina dute ahotsean.
Ikastarook, ikus-entzunezko
materialaz eta idatzagiriez baliatuz, zenbait alderdi ukitzen dute, nola teorikoak
hala praktikoak, arazo hauen inguruan.
Honela, beraz, ezagupen teorikoak ematen dira disfonia profesionalei, ahotsa
eta bere mekanismoei, eta arnas- zein ahots-aparatuen anatomiari buruz.
Ariketa praktikoak
egiten dira, erlaxazioa, gorputz-jarreraren inguruko ohiturak eta arnasketa-motak
landuz, ahotsaren igorpena eta erresonantzia-barrunbeen erabilera aztertzeko.
Funtsezkoa da ahotsa osatzen duten osagaiak eta hauen ezaugarriak ezagutzea
eta inpostazio-praktikak egitea.
Borondatezko ikastaroak,
dohainik eta taldeka
Ahots-heziketako
ikastaroak sare publikoko irakasle guztiei zuzentzen zaizkie, lehen eta bigarren
hezkuntzakoei eta hezkuntza bereziko kolektiboari, batez ere. Norbere borondatez
egiten diren ikastaroak dira eta doan ematen dira.
Orain arte egindako
ikastaro guztietan bildutako esperientziak aholkatzen duena, banakako arreta
eta taldeko dinamismoa bateratzea da, beraz, ikastaroak 12 lagun inguruko taldetan
ematen dira.
Ordubeteko 7 ekitaldi,
ikastorduen barruan eta Ikastetxeetan bertan.
Oso kolektibo zabalarekin
lan egiten da eta, helburua, oinarrizko ezagupen hauek kolektibo horretako ahalik
eta kide gehienei helaraztea da. Eskuragarri ditugun baliabideak, irakasleek
urtean egiten dituzten prestakuntza-ikastaroen kopurua eta lehengo esperientziak
kontuan izanik, ikastaroetara iritsi eta bukatzeko iraupen optimoa ezarri da:
ekitaldi bakoitzaren iraupena gutxi gorabehera ordubetekoa izanik, ez dute 7
ekitaldi gainditu behar.
Ikastaroetan parte
hartzea eta guztientzako sarbidea erraztearren, ikastetxeetan bertan eta, ahal
den guztietan, eskola-orduetan ematen dira.

Osasuna zaintzea
Ohiz egiten diren
osasun-azterketez gain, Hezkuntza Sailaren Lan Osasuneko Zerbitzuak urtero egiten
ditu, urte bakoitzeko Lurralde Historiko batean, fonazio-aparatuaren berariazko
azterketak, bai funtzionalak eta bai organikoak. Emaitzek, irakaslegoan eragin
berezia duten patalogiak ezagutzeko eta prebentziobide egokiak ezartzeko aukera
eskaintzen digute.
Irakasleei, ikastaro
bakoitzeko 400 inguru, zenbait arloko azterketa egiten zaie: parametro akustikoena
(intentsitatea, tonua, tinbrea, erritmoa) eta ahots-portaerarena (arnas/ahots
koordinazioa eta laringearen barne/kanpoko muskulaturaren parte-hartzea).
Azterketa laringoskopikoa
ere egiten da, fonazio-aparatua ikusi, bere funtzionamendua behatu eta balizko
patologiak baztertzeko.
Azterketa hau gai
honetako adituek egiten dute eta irakasle guztiei zuzendurik dago, haur- eta
lehen hezkuntzakoei bereziki.
Irakasle jakin
batzuei, tratamendu mediko, kirurgiko eta birgauzatzekoa egin ondoren, eta beti
ere espezialistaren zaintzapean, megafonia-tresna eskuratzen zaie eskolak eman
ahal izan ditzaten.
Jatorria: Eusko Alkartasuna