Datozen hiru urterako Eusko Alkartasunako politika nazionalako estrategia finkatuko du Abenduaren 15ean eta 16an izango da EAren biltzar nagusia, alderdiaren presidente Begoña Erraztik jakinarazi duenez. Egun, abenduko kongresuan aurkeztuko duen txosten politikoa eztabaidatzen eta hausnartzen ari da alderdiaren zuzendaritza. Txostena bukatzean, alderdiaren militantziak urria eta azaroa bitartean testuaren inguruan eztabaidatuko du.

Biltzarrean, EAk datozen hiru urtetarako estrategia politikoa finkatu du. Gainera, Euskal Herrian bakea eta normalizazioa lortzea izango da alderdiaren helburu nagusia, Erraztik esan duenez. Bere ustez, alderdiaren biltzarra euskal gatazka konpontzeko une historiko batean egingo da, eta horrek guztiak, EAren estrategia baldintzatu eta bideratu egiten du.

Jatorria: Begoña Errazti